Lizitazio Elektronikorako Plataformak bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkezteko aukera ematen du. Helburua segurtasunaren legezko bermeekin, datuen konfidentzialtasunarekin eta eskaintzen sekretuarekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.
Bizkaia Mikrok plataforma honen bitartez barneko kudeaketa arintzen du eta administrazio izapideak errazten ditu.
Pertsona lizitatzaileek lizitazioaren agiriak aurkez ditzakete, baita prozeduraren garapenari buruzko informazioa lortu eta bitarteko elektronikoak erabiliz jakinarazpenak jaso ere. Hala, joan-etorriak saihesten dira.
Plataformaren bidez elektronikoki lizitazioa egiteko, honakoak izan beharko dira:
Ondoren, ezaugarri teknikoak aipatzen dira:
Beste ezaugarri tekniko batzuk:
Desgaitu leiho gainerakorren blokeatzailea nabigatzailean. Kontuan hartu leiho gainerakorren blokeatzaile bat baino gehiago egon daitekeela.
Eskaintza elektronikoan erantsi nahi izanez gero, banakako fitxategi bakoitzaren gehieneko tamaina 70 MB-koa izan ditzake eta eskaintza guztia 400 MB gehienez ere.
Plataformak eskaintzan erants daitezkeen fitxategien kopururako ez du mugarik zehazten.
Eskaintza aurkezteko orduan eransten diren agirietarako formatu onartuak hurrengoak dira:
Beste formatu batzuetako fitxategiak eransteko hautabidezko neurri bezala, fitxategi konprimatuan (ZIP) biribilka daitezke.
Lizitatzaileen erantzukizuna da eskaintzek birusik ez dutela zaintzea. Hala eta guztiz ere, birusa agertuz gero, ez da eskaintza baztertuko, betiere edukira sar badaiteke.
Kasu bakoitzean elkartzen diren gorabeherei erreparatuz, Lantik-ek erabakiko du gaiari buruz.
Lizitazio Elektronikorako sistemak hurrengo espediente motatan eskaintzak aurkeztea uzten du:
Espedientea hainbat lotek osatzen badu, lizitatzailea egokitzat jotzen dituen loteetan aurkez daiteke eta bakarrik lote horietan lizitatzeko dokumentazioa erantsiko du.
Eskaintzak asteko 7 egunetan 24 orduetan zehar aurkez daitezke; eskaintzak aurkezteko data eta ordua Bizkaia Mikroren Erregistro Elektronikoan emandako frogagirian azaldutakoa izango da eta eskaintzen harrera amaitzeko unearekin bat etorriko da.
Eskaintzak bitarteko elektronikoak erabiliz bidaltzeko orduan, une bakarrean oso-osorik edo bi fasetan egin daiteke. Bigarren kasuan, lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa transmitituko da eta hartzen denean, ondorio guztietarako aurkeztutzat joko da. Gero, berez eskaintza bidaliko da gehienez 24 orduko epean. Adierazi epean bigarren bidalketa egiten ez bada, eskaintzari uko egin zaiola ulertuko da.
Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, bere tamainaren ondorioz transmititzean zailtasunak, sarearekiko konexioen arazoak, etab. egongo direla uste delako, eskaintzaren marka digitala (hash) horren aurkezpen epea amaitu baino lehen bidaliko beharko da. Hala eta guztiz ere, 24 orduko epea izango da eskaintza bidaltzez amaitzeko.
Enpresa lizitatzaileak sinatu ostean, eskaintza bakoitzaren marka digitalari esker, enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik edukia ez dela aldatu egiazta daiteke.
Fitxategia kaltetuta dagoelako ezin badaiteke eskaintzaren edukia lor, lizitatzailearen makinan automatikoki sortutako tokiko kopiarantz jo daiteke eta eskaintzaren marka digitala kontratazio organoak duenarekin bat datorrela egiaztatuko da.
Bizkaia Mikroren Lizitazio Elektronikorako Plataforma bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkeztea ahalbidetzen duen sistema da. Helburua segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari buruzko lege berme guztiekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.
Bizkaia Mikro-k plataforma honen bitartez, batetik, barneko kudeaketa arintzen du eta, bestetik, administrazio izapideak errazten ditu.
Lizitatzaileek lizitaziorako agiriak aurkez ditzakete, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lor dezakete eta jakinarazpenak jasoko dituzte. Horiek guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte, joan-etorriak saihestuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Ziurtagiri hori pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, eskaintza egiten duen pertsonaren enpresaburua edo ordezkaria edo ahalduna bada.
Kontratatzailearen profilera sartu, lizitatu nahi den eskaintzara, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak bete.
Bizkaia Mikrok onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Lotura honetan ezaugarri teknikoak egiazta ditzakezu, onartutako ziurtagiri elektronikoak barne.
Ez da baimen berezirik behar; nahikoa da lizitazioaren xede den kontratuari buruzko administrazio baldintza berezien agirian berariaz aipatzea eskaintzak elektronikoki aurkeztuko direla eta hala onartzen dela, eta sisteman ziurtagiri elektronikoarekin behar bezala identifikatzea.
Eskaintzak web-inprimaki batetik zuzenean nabigatzailetik aurkezten dira. Lizitazio bakoitzean kontratatzailearen profiletik, lizitazio elektronikoko web-helbide bat aurkituko duzu, eskaintza prestatzeko eta bidaltzeko behar den informazio guztia jasotzen duen eskaintza-eskaera baten formulariora sartzeko. Ez da beharrezkoa eskaintza ekitaldi bakar batean egitea. Plataformak eskaintzak partzialki egiteko aukera ematen du, eduki zifratua pasahitzaren bidez gordeta behin betiko bidali arte.
Askotan gertatzen da eskaintza egin eta bidaltzen duen pertsona ahaldun sinatzailearen berdina ez dela.
Plataformak sinatzaile bat aukeratzea eskatzen du eta horrek eskaintza bidaltzean erabili den sinaduraren ziurtagiri elektronikoarekin bat etorri behar du, baina ohiz jarduera hori ez du ahaldunak egiten.
Halakoetan, Legeak xedatutakoari jarraiki, nahitaez eskaintza elektronikoa lizitazioetarako enpresan ordezkaritza duten ahaldunek sinatuko dute. Beraz, bi aukera daude:
ABEEaren kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen pertsona ordezkariari alta emango zaie. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.
Eskaintzak aurkezteko formularioak, eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du, bakoitzak bere ziurtagiria erabiliz. Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalmena izan behar dute.
Eskatzen den dokumentazioa enpresaren ahaldunak digitalki sinatua egongo da, lehentasunez, PDF formatuan.
Paperean dagoen dokumentazioa aurkeztu behar denean eta, ondorioz, digitalizatzea eskatzen duenean, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez originalarekiko zehaztasuna bermatuz aurkez daiteke. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta salbuespenez partikular interesdunari agiri edo informazio originala aurkeztea eska diezaioke.
Lehenik eta behin, eskaintza elektronikoki aurkezteko web-formulariora sartu beharko da. Inprimaki hori eskaintzan aurkeztu beharreko informazio guztiarekin konfiguratuta egongo da, eta, beraz, eskatzen zaigun informazio eta dokumentazio guztia bete beharko da.
Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza elektronikoki egin beharko du, itxi eta sinatu, eta lizitazio elektronikoko plataformara bidali, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoaren frogagiria eskuratuta.
Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidali ahal izango dira, osorik, momento berean, edo bi pausutan. Lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa igorriko da, eta hura jasotzean haren aurkezpena egintzat joko da ondorio guztietarako, eta, ondoren, eskaintza gehienez ere 24 orduko epean bidali beharko da; bigarren bidalketa hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza bertan behera utzi dela ulertuko da.
Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, eskaintzaren tamainaren ondorioz eskaintza transmititzeko zailtasunak, sarearen konexio-arazoak eta abar aurreikusten direlako, eskaintzaren aztarna digitala bidali beharko dute eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen; nolanahi ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzeko.
Eskaintzaren aztarna digitalak (enpresa lizitatzaileak sinatua) egiaztatzeko haren edukia ez dela aldatu enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik aukera ematen du.
Eskainzaren edukieran sartu ezin bada artxiboa kaltetuta dagoelako, lizitatzailearen ekipoan automatikoki sortutako kopia lokalera jo daiteke, eskaintzaren aztarna digitala (hash) kontratazio-organoaren esku dagoenarekin bat datorrela egiaztatuz.
Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko egoitza elektronikora joan behar da, eskaintza prestatzeko behar den dokumentazioa eskuratu ahal izateko. “Nire kudeaketak”, “Nire lizitazio elektronikoak” atalean, eta “Egiteke” fitxan identifikatu ondoren. Hortik aurrera, lizitazio elektronikoko beste edozein espediente motatan bezala jokatu beharko da.
Lizitazio elektronikoari begira, eskaintzak aurkezteko aplikazio informatikoak aurkezten diren datu guztiak enkriptatzen ditu, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko. Bakarrik Seed Capital Bizkaiak berariaz baimendutako langileek aurkeztutako datuak lortu ahal izango dituzte.
Datu pertsonalak tratamendu automatizatua izango dute eta Seed Capital Bizkaiaren datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Beraz, bakarrik eta esklusiboki fitxategian deskribatutako helburuetarako erabiliko dira.
Euskarri teknikoa edo laguntza lortzeko, honakoekin harremanetan jar zaitezke:
Telefono-zenbakiaren euskarria erabiltzea hautatuz gero, deitu baino lehen hurrengoak prestatuak izango dira:

