Bizkaia Mikron lankidetzan oinarritutako eta aukeren eta baliabideen banaketa zuzenetik eraikitako hazkunde erantzukidean sinesten dugu. Horrela, finantzatutako proiektuei lotutako balio sozial osoa jasotzeko ahaleginaren ondorioz sortu dira S.I.R. irizpideak.
Bizkaia Mikron tresna propio baten bidez neurtzen dugu gure mikrokredituen benetako eragina: S.I.R. irizpideak. Enpresek sortzen duten eragin soziala ebaluatzeaz gain, kreditu tradizionala lortzeko aukera gutxiago dituzten pertsonak eta kolektiboak finantzatzearen ondorio inklusiboa ere ebaluatzen dugu.
JASANGARRITASUNA, INKLUSIOA eta ERANTZUKIZUNA
Bizkaia Mikron, S.I.R. irizpideen ikuspegitik aztertzen dugu proiektu bakoitza.
Ebaluazioak zehazten badu irizpideak betetzen dituela, zerbitzu ez-finantzarioen pakete gehigarri erakargarria eskaintzen diogu enpresari, hala nola enpresa garapenerako prestakuntza eta zerbitzu erabat doakoak, foroetan eta ekitaldietan parte hartzea eta ikusaraztea.
JASANGARRITASUNA
ZER egiten du enpresak? Gizartean edo ingurumenean eragin positiboa al du bere jarduerak?
INKLUSIOA
Zein da proiektuaren atzean dagoen HISTORIA PERTSONALA? Zein da enpresaren finantza-bazterketa maila?
ERANTZUKIZUNA
ZELAN gauzatzen ari da negozioa?
Zein da interes taldeen harreman eta zaintza eredua?