Joan den urriaren 1ean, Bizkaia Mikrok, Comillaseko Unibertsitate Pontifikalaren egoitzan, Madrilen, egin zen Espainiako Mikrofinantzen Elkartearen (AEM) urteko jardunaldian parte hartu zuen.
Jardunaldia bi saiotan banatu zen, eta 50 lagunetik gora bildu ziren Madrilen, Espainia osoko hainbat finantza-erakunde, erakunde akademiko eta sozialen ordezkari gisa, ekintzaile partikularrez gain.
Goizeko saioan, “Ekintzailetza inklusiborako finantzaketa” izenburupean, mikrokredituaren figura jorratu zen, kolektibo ahulenek finantzaketa lortzeko bide gisa. Topaketan, finantza-erakundeek, hirugarren sektoreko erakundeek eta mikrokredituen programen onuradun diren ekintzaileek osatutako eztabaida-mahaien bidez, gizartea eta enpresa bultzatzeko sektoreko azken joerak eta mikrofinantzaketaren erronkak eta aukerak jorratu ziren.
Arratsaldeko jardunaldia Elkartearen Batzar Nagusiari eskaini zitzaion. Bileran, Elkartearen norabideaz eta bere jarduera zein zereginetara zuzendu behar zen eztabaidatzeaz gain, Zuzendaritza Batzordea berritu zen. Horretarako, Marcos Salinero Bizkaia Mikroko gerenteak bere hautagaitza proposatu zuen, Elkarterako ildo estrategikoa aurkeztuz, bere gizarte-osagaiaren sustapenean eta barne-kohesioa indartzean oinarritua, dibulgazio- eta kontzientziazio-lana areagotzeaz gain.
Bozketatik Zuzendaritza Batzorde berritua atera zen, 6 kidez osatua, Bizkaia Mikro tartean zela. Sozietateak gogo biziz eta konpromisorik handienaz hartu du ardura hori.