Bizkaia Mikrok apirilaren 7an, 8an eta 9an, Madrilen egin zen nazioarteko Financial Instruments for Microfinance and Worker Buyouts ekitaldian parte hartu zuen. Foro hori finantza-tresnek gizarte-ekonomia bultzatzeko betetzen duten lekua aztertzeko antolatu zen, eta Bizkaia Mikro finantza-bazterketari aurre egiteko mikrofinantza publikoen erabileran erreferentziazko kasu gisa aurkeztu zen. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren esku dagoela eta egoera zaurgarrian dagoen ekintzaileen sarea indartzeko zeregin aktiboa duela nabarmendu zen.
Topaketan, modu berezian baloratu zen Bizkaia Mikrok ekonomia bidezkoagoa eta irisgarriagoa garatzen laguntzeko soluzio arin, jasangarri eta inklusiboak eskaintzeko duen gaitasuna. Bizkaiko esperientzia administrazio publiko batek lurraldeko gizarte eta ekonomia arloetako ongizatean eragin zuzena duten finantza tresna eraginkorrak diseinatu eta kudeatu ditzakeela erakusten duen adibide gisa aintzatetsi zen.
Ekitaldiko unerik nabarmenetakoa Marcos Salinero Bizkaia Mikroko gerenteak Europako Inbertsio Bankuko, Europako Inbertsio Funtseko (FEI) eta Europako Kontseiluko Garapen Bankuko ordezkariekin batera goi mailako mahai-inguru batean izan zuen parte hartzea izan zen. Bere parte-hartzeari esker, Bizkaiko eredua nazioarteko finantza erakundeen aurrean ikusarazi ahal izan zen, desberdintasun ekonomikoaren kontrako borrokan funtsezkoak diren sektoreetan esku-hartze publikoak duen garrantzia azpimarratuz.

