Bizkaia Mikro (aurretik Seed Capital Bizkaia Mikro) Ekonomia Sustatzeko Saila utzi eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko Enplegu Zuzendaritza Nagusian sartu da.
Ildo horretan, 2024ko uztailean, foru-sozietateak Seed Capital Bizkaia S.G.E.C.R. kudeatzailearen zatiketa osatu zuen, arrisku-kapitalaren araubidea utzita eta subjektibotasun propio eta independentea eskuratuta, Bizkaia Mikro S.A.U. izen berriaren pean.
Europako Inbertsio Funtsaren abalaren laguntzarekin, Bizkaia Mikrok erabaki du, gainera, bere mikromaileguen ekintza-eremua zabaltzea, jarduera-sektore guztietako ETEak barne, eta sozietate-autoenplegurako alternatiben finantzaketa gaitzea. Bizkaia Mikrok, beraz, finantza-bazterketari aurre egitea

